ESZENA

Harremanak errotik aldatzen direnean

Gaur, abenduak 9, 22:00etan, Elorrioko Arriola Antzokian, Khea Ziater taldeak Malmö egingo du.

“Claudia eta Saga orain dela bost urte ezagutu zuten elkar. Beraien bizitzako hiru urte zoroenak elkarrekin pasa zituzten, hezurra eta mamia bezala. Baina zerbaitek hautsiezina zirudien harreman hori apurtu zuen. Gaur, hainbeste denbora pasa ondoren, Saga da Claudia ikustera datorrena, eta bere maletan gorrotoa gordeta dakar”.

Askotan, bi pertsonaren arteko harremana kolorez aldatzen da gutxien uste denean, kolpez; hitz bat, gertakari bat, aski da horrelako zerbait harremana errotik aldatzeko. Malmö antzezlanak aldaketa hori jartzen digu begien aurrean, oholtzara eraman dituzten beste pieza batzuen ildo beretik. Bi lagunen arteko traizioa eta ondorengo mendekuaren inguruan marraztutako erretratua. Gorrotoa eta sentipen kutsatuenak azaltzen diren momentutik barkameneraino iristen den bidaia. Arlo estetikoan zein narratiboan antzerkia eta zinema lotzen dituen kodeen bilaketan oinarritzen den proiektu independiente bat da Khea Ziaterrena. Orain arte egitasmo honen emaitza bezala jaiotako ikuskizun guztiak sorkuntza orijinalak dira eta nahiz eta lengoaia ez konbentzional batetik gertu egon, publikoaren konplizitatea lortzen dute pentsatzen eta sentitzen dugunari buruz aritzen direlako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button