ESZENA

Iruñeko “Irriziklo Hamaika” umore jaialdia, gaur abiatuko da

Nafarroako Antzerki Eskolak Irriziklo Hamaika 2019 hartuko du, otsailaren 13an, 20an, 27an eta martxoaren 6an eta 12an.

Gaur bertan abiatuko da irrizko ekimena Pez Limbo taldearen Oxido. Umore Garratza izeneko lanarekin. Hiru persona berezi beraien izaerak bultzatuta, ez-ohiko egoeratan topatuko dira, bizitza ikusteko duten moduak, gertaerak ustekabean garatzea ekarriko du. Hiru egoera groteskok, pertsonaia hauen eta bizi diren gizartearen arteko giza-erlazioetako herdoila azaleratuko dute. “Humorea lubrikatzaile moduan erabiltzen dugu, eszenak kirrinkatu ez dezaten eta ikuslegoak goza dezan”.

Otsailaren 20an, Iruñetik Mundura eta Azken 10080 minutuen kronika groteskoa edo ez saioak programatu dira. Otsaileko azkena, 27an izango da, Umorea izeneko saioarekin.
Martxoan honako lanekin egingo duzue barre: Bakean dagoena bakean utzi, Tabernaria, eta Komunak.

Programazioaren xehetasun guztiak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button