
Jazz Uhinak Hirian Barrena zikloaren XIX. edizioa urrian hasi zen eta maiatzera bitartean luzatuko da. Guztira zortzi kontzertu antolatu dira Gasteizeko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko areto nagusian 19:00etatik aurrera izango direnak.
Urrian izan zen lehen kontzertua Fred Hersch musikariarekin. Azaroaren 19an, Carmen Souzaren ahotsa izan zen protagonista. Abenduaren 17an Joyful Gospel Choir taldearen txanda izan zen.
Eta urte honetako lehen kontzertua, gaur berton izango da Estela Julia Sextet taldearekin. Estela Julia abeslari, biolontxelo jotzaile, dantzari eta konpositoreak bere estiloa sortu du jazza, hip-hopa, latina, popa, flamenkoa eta folklorea uztartuz. “Musika propioa, Quien soy estreinako diskoan islatzen dena. Bilduma horrek ibilbide oparoaren hasiera markatzen du eta euskal hiriburuan aurkeztuko du”.
Otsailaren 18an eta martxoaren 25ean, prestakuntzarako jardunaldiak antolatu dira Jesus Guridi Kontserbatorioko eta Luis Aramburu Udal Musika Eskolako ikasleekin.
Apirilaren 29an, Jessica Pina Trioren kontzertua programatu da, eta maiatzean, Billie Sings Soul taldearen txanda izango da.
Informazio guztia www.ondasdejazz.com webgunean.