BERTSOTAN

Aurtengo “Bertso Erronda” hastear

Martxoan makina bat bertso-saio antolatu dira Bilboko Alde Zaharrean, Bertso Erronda ekimenari esker.

Bertsolari gazteak bilduko ditu ekimenak hilabete honetan, eta ez dugu asko itxarongo, izan ere, bihar, martxoak 1, lehen saioa izango da 19:30ean hasita. Hala, Adaxka tabernan, Enare Muniategi, Unai Foruria, Janire Arrizabalaga eta Iker Garitaonandia bilduko dira.

Datorren asteko astelehenen izango da bigarren hitzordua. Hala, martxoaren 6an, Maddi Askaiturrieta, Mikel Aiartzaguena, Irantzu Idoate eta Hodei Munduate bilduko dira Errondabiden.
Martxoaren 15ean, Maite Sarasola, Ekain Tolaretxipi, Naia Arrizabalaga eta Peru Irastorza La Villan juntatuko dira, eta martxoaren 22an, Ander Anakabe, Haizea Telleria, Irune Basagoiti eta Mikel Arrate BIRAn izango dira.
Azkenik, finala 7Katu Gaztetxean izango da martxoaren 30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button