IKUS-ENTZUN

“Superheroien familia” euskarazko filma gure zinema-aretoetan

Zinema Euskaraz programari esker, Superheroien familia filma estreinatuko da gaur EAEko zortzi zinema-aretotan. Publiko orokorrari bideratua dagoen film norvegiarra da.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den seigarren filma da, Yuku eta Himalaiako lorea, Momiak, Lau ahizpa magikoak, Mavka: basoaren zaindaria eta Alan giza antena lanen ostean. Betiko legez, euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitu nahi du ekimenak. Euskal zinema-sektoreari laguntzeko apustuari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan.

Film horretan honako istorio hau kontatuko zaigu: “Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du; horregatik, aita ezingo da gehiago Super lehoi izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtzea aukeratzen duenean. Horretarako, ordea, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izatea baino nahiago du bideojokoetan jolastea. Aitak, hurrengo superheroi bihur dadin, bere lehengusu Adrian aukeratzen du. Orduan, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dela ikusiko du. Bere superbotereak aurkitu ahal izango ote al ditu?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button