MUSIKA

Aguraingo JazzHerrian jaialdiaren azken kontzertuak

Uztaileko asteburuetan, Aguraingo Udalak eta XabiGune Kultur Elkarteak antolatuta, hamabigarren JazzHerrian jaialdia egiten ari da Agurainen. Aurtengo programazioan sei kontzertu ondu dira kalitate ezaguneko taldeekin.

Larunbatean duzue hurrengo kontzertua: Steve Krase y Los Acapulpos (Texas) arituko dira Sta. Maria Plazan. “Houstonen ahotik sua botatzen duen herensugea” ezizena eman dio 90.1 KPFT irratiko Blueshound-ak. Steve Krase Brooklyn-en (New York) jaio zen, eta azken 30 urteetan funtsezko zutabe bat izan da Houstongo (Texas) musika eszenan. Steve Krase Band taldearekin hainbat bira egiteaz gain, kontzertuak eta grabazioak egin ditu Miss Trudy Lynn blues abeslari ospetsuarekin ere. Bilboko Travellin Brothers taldeak ere askotan gonbidatu ditu eta Bob Lanza New Jerseyko bluesaren legendarekin sarritan aritzen da. Steve Krase y Los Acapulpos taldean, Galiziako lagun zaharrekin elkartzen da Krase.

Horren ostean, azken egunean, Los Misterios (Gasteiz) arituko dira jaialdian.

Informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button