BERTSOTAN

Agin Laburu onena Markinan

Agin Laburuk irabazi du Markina-Xemeinen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa  eta finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. Haren atzetik, Jone Uria, Onintza Enbeita, Eneko Abasolo Abarkas, Eneko Fernandez eta Beñat Ugartetxea sailkatu dira.

Laburuk, azaroaren 16an Oiartzunen jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du, Aitor Sarriegi, Jon Maia eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste hiru bertsolarirekin.

Hurrengo kanporaketan Hendaian jokatuko da larunbatean 17:30ean, Beltzenia ezker paretan. Sei bertsolari arituko dira norgehiagokan: Amaia Agirre, Felix Zubia, Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi, Iñaki Zelaia eta Julio Soto.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button