Azken boladan Agerre Teatroaren antzerkian agertu diren elementu komunak izanik – hala nola, Urrezko Mendeko antzerkia edota On Kixote, Teresa Panza eta Doltza bezalako pertsonaiak berreskuratuz – Miguel de Cervantesen liburuaren pasarterik esanguratsuenak islatzen ditu antzezlan honek.
Taldekidea den Maite Agirreren esanetan "obra honen ikuspegi zabala ematea baino, irakurzaletasuna eragitea du helburu eta haurrei, liburuekin gauza asko egin daitezkeela adieraztea. Liburuekin zaila dela aspertzea da".
On Kixoteren istorioa oinarri dutela, haurren partaidetza bultzatzea dute xede. Hala bada, haurrek koru bateko kide bilakatu, txalaparta jo edota txotxongiloekin jolastuko dute.
Maite Agirrek idatzia dago testu hau. Agerre Teatroaren ohiko lankideak biltzen ditu, besteak beste, Ainhoa Pineda, David Azurza kontratenorea, Amaia Corral txalapartaria eta Ines Martinez de Iturrate txotxongilo-antzezle eta musikaria.
KomunikArtez-ek bidalita



