IKUS-ENTZUN

“Afrikaldia” bihar hasiko da Gasteizen

Afrikako zineari buruzko Afrikaldia programaren bigarren edizioa ondu du Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak, Gasteizen; hain zuzen ere, bihar bertan hasiko da zikloa, film laburren emanaldiarekin, Aldabe Gizarte Etxean, 19:00etan.

Biharko emanaldian ondoko lan laburrak emango dituzte: Naara (Paul Urkijo, 2014, Benin eta Espainia); Twaaga (Cedríc Ido, 2013, Frantzia eta Burkina Faso); Au commencent (Lamine Dieme, 2014, Senegal), eta, amaitzeko, Adamt (Zelalem Woldemariam, 2013, Etiopia).

Apirilaren 24an, halaber, 19:00etarik aurrera, Kaouther Ben Haniak zinegileak 2013an filmatutako Le challat de Tunis proiektatuko da. Arabiar Udaberriaren ostean, gazte bat hamar urte aurretik gertatutako delitu batzuen inguruko ikerketa hasiko du, izan ere, Le Challat (Labana) izeneko motorzale bat emakumeen ipurdiak zauritzen ari da, hiriko kaleetan zehar.

Amaitzeko, maiatzaren 6an, Lupita Nyong’o zinegilearen In my genes emango dute. 2009an estreinatua, gazte albino afrikarren gaia jorratzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button