ARTEA

Elena Ciordia artistaren naturarekiko lilura

Elena Ciordia artista euskaldunak naturaren gaineko bere ikuspegi berezia eskainiko du beste behin, oraingo honetan Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan paratu duen erakusketan. Bere artelan bilduma maiatzaren 13ra bitartean ikusi ahalko da.

Bere paisaietan -nahiz eta gure ingurukoak izan daitezkeen- apartekotasunaren hatsa atzematen da. Larrazkeneko orbela, zuhaitz mota ezberdinetako kolore okreak, marroiak, pagoen hosto gorrixkak, …. Beste batzuetan, natura bera bustitzen duen ura izaten da protagonista, gure oinak freskatzen dituen ur berbera. Eta hiriak, Bilbo edota Plentzia, … edo inguruan topa ditzakegun belardiak.
Hortaz, eguneroko bizitzak dituen elementuak ikus ditzakegu bertan, artistaren ibilbide pertsonal eta profesionala islatzen dituzten esperientzia pertsonalak ikuspuntu harrigarri batetik sortuak.
Bere zertzelada zehatzak eta koloreak duen aberastasunak errealismoz hornitzen dute bere lana, egileak mundu naturalarekin duen lilurapen obsesiboa erakutsiz.
Pintura ezberdinen laguntzaz, mundua ikusteko era berezia sortzen zaigu, azken xehetasunak oso landuta dituzten artelanen bidez, izan ere kontzentrazio eta lan jarraitua eskatzen dituzten artelanak dira hauek.

Egilearen begirada originala eta inspiratzailea da, sorkuntzaren kontenplazioan gozatzeko atea irekiz.

Bere lanak blog honetan ere ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button