Azpeitiko Paradisu Zinema zineklubak Los Exiliados Románticos (Jonas Trueba, 2015) filma pantailaratuko du gaur, urriak 29, 21:30etik aurrera.
Filmak hiru lagunek hasiko duten bidaia du ardatz. Bidaiaren bitartez, maitasun idiliko eta efimeroak bilatu nahi izango dituzte, bizirik daudela sentitzeko asmoz. Gaztetasunaren azken fasearen ingurukoa lana dirudi, baina baita genero maskulinoaren dekadentziari buruzkoa ere. Lan espontaneoa da, bizia, korala eta gidoi zehatzik gabe filmatua.
Azaroaren 12an, Mommy (Xabier Dolan, 2014) aurkeztuko du Paradisu Zinemak, eta 27, halaber, La mirada del silencio (Josuah Oppenheimer, 2015).