IKUS-ENTZUN

Afrikak eman dituen filmik saritu eta harrigarrienak, “Zinema afrikarra” zikloan

Azaroan, Afrikak protagonismoa hartuko du bertako herrialde batzuetako fikziozko film luzeak, dokumentalak eta film laburrak pantailaratuko dituelako Nafarroako Filmotekak.

Ikusiko diren pieza filmikoek nazioarteko jaialdietako publikoaren eta kritikaren oniritziak jaso dituzte, eta horrek agerian uzten du zinematografia hauekiko interesa. Izan ere, “zinema afrikarrak zuzendari belaunaldi berrian jartzen du arreta, zeinak jabetu diren zinema baliabide bikaina dela oihartzun eta ondorio orokorrak dituen istorio intimoak komunikatzeko. Elkartasuna, adiskidetasunaren lotura konplexuak, heriotzaren aurreko dolua, tradizioaren zama edo familiaren papera denboraz kanpoko gaiak dira. Gai horiek guztiak berrirudikatzen dituzte euren narratiben adierazpen artistiko (dantza, musika, zinema eta kultura herrikoia) orijinaltasunarekin, publikoa liluratuta utziko dituena”.

Gaur berton abiatuko da zikloa Supa Modo (Likarion Wainaina, 2018) film harrigarriarekin. Kenian egina izan da eta Oscar sarietarako proposamena jaso du. Diogun bezala istorio harrigarri bat kontatzen zaigu bertan, super heroi batena. “Protagonistak minbizi terminala du eta zineman aurkituko du amets egiteko lekua eta, bere heriotzaren aurrean, familiari eta lagunei laguntzeko tresna”.

Datorren astean Five Fingers for Marseilles (Michael Matthews, 2017) obraren proiekzioa programatu da. “Argazkigintza ahaztezinarekin eta pertsonaia karismatikoekin, neo-western honek Hego Afrika garaikidean Apartheidak utzitako zauri emozional iraunkorren inguruan hausnartzera gonbidatzen gaitu”

Azkenik, azaroaren 22an, Eli Jacobs-Fantauzziren Bakosó. Afrobeats of Cuba dokumental saritua ikusteko aukera izango da. Filmak, Jigüe DJ-arekin eskutik, “Habanatik Santiago de Kubara bidaiatzera gonbidatzen gaitu, kaleak eta plazak gainezka hartzen dituen musika estilo berriaren, bakosó, sortzaileak ezagutzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button