ESZENA

Principal Antzokiko negu eta udaberriko egitaraua

Principal Antzokiko aurtengo programazioa beteta dator musikarekin, dantzarekin eta antzerkiarekin. Guztira 64 ikuskizunek osatzen dute negu eta udaberriko denboraldirako egitaraua. Ikuskizun horietatik, 51 Principal antzokian eskainiko dira, eta 13, gizarte etxeen sarean, eta 32 bertako konpainiei dagozkie. Aurten ere, euskarazko programazioa sustatuko da.

Ikusiko diren lan batzuk aipatzearren, otsailean, Tanttaka taldeak Zazpi Aldiz Elur estreinatuko du. Testuak Bernardo Atxagarenak dira eta kasu honetan Mikel Laboari egiten dio omenaldia.

Apirilean, Pikor taldeak Triple salto egingo du estreinakoz Principal antzokian. Teatro Paraisok bere aldetik bi lan estreinatuko ditu: Barro-kino, Euskadiko Orkestrarekin, Lakuako antzokian, eta Nómadas, Principal antzokian.
Azkenik, maiatzean, Vaiven Teatro taldeak Para morirse de prisa eszenaratuko du.
Hauez gain, hainbat egileren testu handi (Calderón de la Barca, William Shakespeare eta Humberto Eco, besteak beste) eta antzezle bikainekin (Concha Velasco, Emma Suarez, Ariadna Gil, Maribel Verdú, Fran Perea, Alicia Borrachero edo Jordi Revellón) programatu dira beste hainbat saio.

Dantza ez da faltako. Espainiako Ballet Nazionalak, Holandako Junior Ballet Nazionalak, Malandain Balletak  Gasteiz bisitatuko dute, eta HIKA euskal konpainiaren Itsasoaren emazteak, poesia, antzerkia eta dantza uztartzen dituen lan ikusteko abagunea ere egongo da.

Bertako artisten sorkuntzak eta euskarazko lanak programazioaren zutabetako bat izango dira, eta hala, datozen 6 hilabeteetan bertako 32 lan eskainiko dira, horietako 10 euskaraz.

Noiz, non eta nor ikusteko, hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button