Nontzeberri

Bihotzaren alde iluna

Kresala Zine Klubak El lado oscuro del corazón filma pantailaratuko du gaur. Betiko lez, 19:30ean, Trueba zinema aretoan ikusiko da filma. Felipe Juaristi idazlea eztabaida gidatzen izango da bertan

Gaur azken hilabeteotako programazioa itxiko dute Kresala Zine Klubean zinema argentinarraren klasiko moderno batekin: El lado oscuro del corazón (Eliseo Subiela, 1992), Dario Grandinetti aktore handia protagonista duen filma. Prostituta batez maitemintzen den olerkaria da Grandinetti.

Filmaren sinopsia hauxe da: Oliviero hogeita hamar urte inguruko poeta bat da, poesia komertziala argitaratuz bizirauten dena, Buenos Airesen barrena dabilen bitartean. Nahi duen bakarra bere ametsetako emakumea aurkitzea da, bera ulertzeko eta hegan eginaraz diezaiokeena. Montevideon prostituta bat, Ana, ezagutuko du, eta hartaz maiteminduko da.

Exit mobile version