MUSIKA

Solte taldeak lan berriko aurrerapen-kantua zabaldu du

Solte talde bilbotarrak hamar urteko ibilbidea beteko du aurten. Data horren harira, lan berria grabatu du apirilean, IXA, taldearen hirugarrena, The Rock Studios-en, Urtzi Arrieta eta Carlos Creator-en zuzendaritzapean.

Disko berria hil honetan plazaratuko dute bilbotarrek; grabazio berriko aurrerapen-kantua, hain zuzen, oraintsu sareratu dute, Kayapoen matxetea.

Boskotea Bilboko Santutxu auzoan eratu zen 2006an. Harrezkeroztik, bi disko plazaratu dituzte, Distantzia nahikoa! (2011, MusikHerria) eta EroAlea (2012, Taupaka Elkartea). Biak ala biak hardcore melodikoz bustiak.

Taldekide hauexek osatzen dute banda: Haritz Bengoa Txipi (ahotsa), Aritza Garcia (bateria), Jon Tolosa Tolo (gitarra), Aingeru Cardaño (gitarra) eta Oskar Nogueiras Txitxo (baxua).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button