MUSIKA

AEBetako Glitz eta Apache rock taldeek Donostian joko dute

Amerikako Estatu Batuetako eszena underground-eko diskoetxe garrantzitsuenetakoa da Burger Records; zigilu horretan grabatzen duten bi talde izango dira asteazkenean, urtarrilak 29, Donostiako Le Bukowski Klubean, 20:00etan.

Burger Recordseko disko asko piskodelia estilokoak izangatik ere, Glitz eta Apache 70eko hard-rocka, punk-a eta power-pop-a jorratzen dituzte. Hala, Glitz taldea Oakland hirikoak da, eta euren proposamenean power-pop zantzuak nagusitzen dira; alegia, punk espirituko gitarra sutsuak eta ahots-melodiak. Glitz Apache, The Cuts, Personal and the Pizzas eta The Impediments taldeetako musikariek osatzen dute.

Apache taldearen jarioan, berriz, 70eko oihartzunak antzematen dira: glam-rock-a eta rock gogor klasikoa, punk energia eta power-pop-aren melodiak baztertu barik. Le Bukowskiren arabera, Kaliforniako Zeros punk-talde klasikoaren eta Alice Cooper mitikoaren arteko uztarketaren emaitza dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button