IKUS-ENTZUN

“Human” filma Donostian eta Bilbon ikusgai

Urte honen hasieran Institut Français-ek kultura aroa hasi zuen Odiseas Contemporáneas izenburupean. Ekimen honen barruan, Bilboko Institut Françaisek Yann Arthus-Bertrand-ek zuzenduriko Human filma programatu du. Donostia Kultura, Institut Français Bilbao eta DSS2016EU dira ekimen honen antolatzaileak, eta hori dela eta gaur berton, Bilbon, Donostian eta Santaderren batera pantailaratuko da filma.

Bilboko Azkuna Zentroan, Santanderreko Palacio de Exposiciones-en, eta Donostiako Principal antzokian emango da Human dokumentala jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.

Human munduaren istorio eta irudi sorta bat da; pertsona izatearen muinera bidaia  bat. Amodioz eta alaitasunez nahiz gorrotoz eta indarkeriaz betetako kontaketa hauen bitartez, Human filmak pertsona oro bere hurkoarekin aurrez aurre jartzen du bizitzaz gogoeta egin dezan. Eguneroko gertaeretatik hasi eta ezin sinetsizko bizipenetaraino, gizakiaren alderdirik ilun baina baita prestu eta unibertsalenei buruz zintzotasuna eta ulermena partekatzen dute istorio hauek. Munduari eta gizakiari oda egiten dioten aparteko irudi bitartez Lurra ezin ederrago agertzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button