MUSIKA

EH Zuzenean jaialdiak karteleko izen batzuk iragarri ditu

Uztailaren 2tik 4ra bitartean Heletan egingo den Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren aurtengo edizioa hasi da dagoeneko kartela osatzen.

Jaialdiaren antolatzaileek beraien webgunean iragarri dutenez, Gojira, Casey, Mikel Urdangarin, Gose, Balkan Beat Box, Rachid Taha, Berri Txarrak, Rinocerose, Broken Social Scene, Izia eta Ez3kiel vs Hint taldeak arituko dira, besteak beste, aipatutako hiru egunetan.

Azken edizioetan artista handi ugari igaro dira jaialdi honen oholtzatik, esaterako, Manu Chao, Clawfinger eta Hamlet.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button