IKUS-ENTZUN

“Laburbira” ekimenak Gasteiz bisitatuko du

Laburbira zirkuitoak Gasteizko Oihaneder Euskarazko Etxea bisitatuko du bihar, hilak 22. Aurtengo lan sorta ederra ikusteko parada egongo da 18:30etik aurrera.

Guztira 9 film labur eskaintzen ari da aurtengo Laburbirak bere XIX edizioan. “Askotariko lanez osaturiko bilduma aparta, edukiz zein estiloz, gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu”.

Zirkuitu horretan, Iban del Campo arrasatearraren Serendipia lana ikusi ahalko da, bai eta iazko Kameratoia rallyko lan irabazlea: Itsasoaren mugimendua. Beste filmak honakoak dituzue: Lanbroa (Paula Iglesias); Falta zaizuna (Jose Luis Lopez); Hurrengo geltokia (Naia Aizpurua); Rewing (Amaia San Sebastian); Turnoka (Aitor Alberdi); Subandilla (Josu Martinez); eta Itsaso (Sergio Martinez).

Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren sorta bikain hau martxoaren 27a bitartean egongo da ikusgai hainbat herritako zinema areto eta kultur guneetan.

Gasteizko saioaz gain, bihar ere, Arrasateko Amaia Antzokian izango da programa.

Filmen gaineko xehetasun guztiak Laburbirak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button