MUSIKA

“Adi Gure Musikari, adi” kanpaina Argentinaraino

Adi Gure Musikari, adi kanpaina Argentinako lurretan ibiliko da, eta Euskal musikaren laborategia izenburupean Jagoba Astiazaran, Joana Ortega eta Sebastian Ustarroz  adituek Euskal Herriko musika bertantxe zabalduko dute.

Hirurek Piano bat bertsotan ikuskizuna aurkeztuko dute Argentinan bertan: abenduaren 28an,  Mar de Platako Danok Bat Euskal Etxean; abenduaren 30ean, Necocheako Euzko Etxean; eta urtarrilaren 3an, Chascomús pilota-elkartean.

Musika tradizionalaren ezaugarriak, transmititzeko bideak eta beste hainbat kontu aipatuz hitzaldi zenbait emango dituzte diasporako musikari eta dantzarien artean, euskal musika tradizionala zabaltzeko eta kultura-transmisioa indartzeko.

Kanpainak Euskal Herriko musikaren dibertsitatea ezagutzera eman nahi du, kontzertu didaktikoak, solasaldi musikatuak, hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak, hezteko eta jolasteko musika-jarduerak programatuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button