
Maiatzaren 5etik 8ra bitartean egingo dute Arrigorriagako XVI. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdia. Ekimenean 20 talde inguruk parte hartuko dute, tartean, Euskal Herriko bostek eta atzerriko lauk. Horrez gain, Euskadi mailako lau estreinaldi eta Estatu mailako beste bat izango dira.
Ikuskizunekin batera, antolatzaileek bestelako jarduerak ere atondu dituzte. Hala, Johnny Melville eskarmentu handiko clownak Performance Dinamics izeneko ikastaroa zuzenduko du apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitartean. Profesional zein hasiberrientzat pentsatua, tailerrean mimoa, akrobaziak eta inprobisazioa landuko dira; Aikido, Tai Chi edo Tximuaren mugimendua erlaxazio eta gorputzaren diziplinarako ariketa legez erabilita antzezlearen abilitatera heltzeko.
Gainera, antzerki jolas eta ariketekin eta gorputz eta emozio formen bitartez karaktere eraikuntza landuko da, group sensitivity-traing teknikarekin. Ikastaroa antzezle, kantari, dantzari, akrobata eta pailazoei zuzenduta dago, profesionalak zein zaleak baino ez izan.
Bertan parte hartzeko bidali mezua edo deitu: 620 543 668.
Aipaturiko ikastaroaz gain, Palestinan Festiclown jaialdia antolatu nahian dabilen Ivan Pradok (Payasos en Rebeldía taldeko kidea da) hitzaldi batean ere parte hartuko du. Hitzaldia, maiatzaren 4an izango da.