ESZENA

ACT 2021 Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdirako deialdia

Bilbo eta Barakaldon, 2021ko ekainaren 2tik 5era arte, ACT Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdia egingo da, eta orain bertako antolatzaileak proposamenen zain daude. Lanak aurkezteko epea abenduaren 13an amaituko da. ACT Jaialdi bat izateaz gain Arte Eszenikoen Azoka ere bada, mundu osoko programatzaileak biltzen dituena.

30 minututik beherako lanak dituzten mundu mailako eszena sortzaile berrientzako deialdia egin du ACTek. “Beren proposamenetan arriskuak hartzen dituzten taldeen eta lengoaia eta forma eszeniko berrien alde egiten du jaialdiak”.

Hautatutako lanak ACT Jaialdiaren egitarau barnean antzeztu beharko dira. Arte eszenikoetako profesional desberdinez osatutako nazioarteko epaimahai independente batek, jaialdiaren azken egunean irabazlea nor den jakitera emango du.

ACT sarik 2.000 euroko banatuko ditu ekoizpen berri baterako, bi astetako egoitza artistiko batekin batera.

Jakingarri guztiak ACTk ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button