MUSIKA

Disko bikoitza, Bonberenearen 20. urteurrena ospatzeko

Tolosako Bonberenea etxeak 20 urte beteko ditu aurten, eta etxearen barruan abiatutako grabazio-estudioak eta Bonberenea Ekintzak plataformak, berriz, hamabost urte beteko dituzte. “2002. urtean sortu zen gure etxeko grabaketa estudioa eta berau bultzatzen zuen plataforma, musika talde handi nahiz txikiei, zahar edo berriei, aukera bat eta bultzada bat emateko asmoarekin, bien arteko elkarlana tarteko”.

Ibilbide luze horretan, estilo askotako 30 taldetik gora pasatu dira estudio horretatik, Bonberenea Ekintzak zigilupean argitaratzeko asmoz. Bada, musika-ekimen oparo horren 15. urteurrena ospatzeko, betiere etxearen 20. urtemugaren baitan, 22 talderen kantu bana bildu dute Aspalditik gatoz, urrutira goaz izenburuko disko bikoitzean; doinu guztiak propio egin dira proiekturako, alegia, ez dira beste inon argitaratu.

Estricalla, Anestesia, Libe, Belarmiñak, Zea Mays, Ze Esatek, Eraso, Bonberenea Txaranga eta Sofanbeltz eta Pirritx, Porrotx eta Marimots dira egitasmoan parte hartu duten taldeak. “Disko bikoitz honek, beraz, ez du soilik gure etxearen historia biribiltzen eta laburtzen, euskal musikarena ere, bertan baitira talde kuttun asko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button