IKUS-ENTZUN

Abokatutza ardatz, Nafarroako Filmotekan

Abokatutza berriz izango da ardatz Nafarroako Filmotekan, eta pantailaratuko diren filmen bidez  legegizonen zereginetara, arazoetara eta gai juridiko interesgarrietara hurbilduko da publikoa.

Aurten hiru film programatu dira bertan, eta lehena, ostiralean ikusi ahalko da: Impulso criminal (Richard Fleisher, 1959). Film horretan Orson Welles ere aktore lanetan aritzen da. “Goi klaseko bi gazte bikainek ageriko arrazoirik gabeko hilketa egin dute; baina, krimen perfektu bat egin dutela uste duten arren, egia esan, arrasto batzuk utzi dituzte, leporatzen dietenak…”

Datorren astean, El cabo del terror, J. Lee Thompson britainiar errealizadorearen zinta jarriko da. Thriller psikologiko horretan, abokatu bat (Gregory Peck) beldurrezko eta amesgaiztozko egoera batean dago, espetxetik atera berri den gaizkile batek (Robert Mitchum) jazarria.

Azkenik, Pactar con el diablo (Taylor Hackford, 1997) filma pantailaratuko dute, Keanu Reeves eta Al Pacinorekin.
Nafarroako Filmotekaren arabera, “Hiru film on, elkarren artean oso desberdinak, abokatutzaren eta zuzenbidearen mundura hainbat ikuspegitatik hurbiltzeko aukera ematen digutenak, gertaera filmikoaz eta bere estetikaz gozatuko gaituztenak eta, era berean, gogoeta eginaraziko digutenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button