ESZENA

“Abian” jaialdia egunotan, Bidaxunen eta Bardozen

Hiru egunez, irailaren 26, 27 eta 28an, Abian jaialdia garatuko da Bidaxune eta Bardoze herrietan. Ekimen honen bidez bertako kultur denboraldi berria hasiko da.

Ikasturte osorako haurrei eta gazteei zuzenduriko obrez, karrikako eta euskarazko sorkuntzen paisaia beteko da, kulturen eta hizkuntzaren bidegurutzean, Abian jaialdiaren bidez. Hiru egunetako ikuskizunetan “gaskoina, euskara eta frantsesa elkarrekin biziko dira Bidaxuneko lurraldean”.

Lehen egunean, Compagnie Jour de Fêtek Le projet Laramie izeneko ikusgarria egingo du. Antolatzaileek obra horren gaineko datuak eman dituzte: “1998an, Wyoming estatuko Laramie herrixkan, Matthew erahila izan zen. 21 urteko gizona krimen homofobo baten biktima izan zen. Antzerki konpainia batek inkesta egin du eta berrehun lekukotasun baino gehiago bildu ditu. Hala, poliki-poliki, tragediari buruzko egia azaleratzen du”.

Datozen egunetarako programazioa hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button