MUSIKA

Topatzen ditugun erronka, oztopo eta zailtasunak

Kauta taldeak kantu perfektu batzuk utzi zituen bere ibilbidean. Agerre bosgarren lana izan zen, gitarra distortsionatuek bultzatutako pop-rock melodikoan bustitako lan sendoa, eta horren ostean taldea isildu zen. Mikel Morenok, Adrian Elustondok eta Gorka Mendizabalek osatzen zuten taldea.

Orain, Mikel Morenok bere bakarkako ibilbidean egindako lehenengo singlea, Itsaslabarrean (Elkar) kaleratu du, Kauta bandarekin bide emankorra egin eta gero. Udazkenean kaleratuko du bere bakarkako lehen diskoa, eta single honen bidez erakutsi nahi izan ditu bere kezkak, bere erreferentzia musikal eta artistikoak..

Single hau, metaforikoki, bizitzan zehar topatzen ditugun erronka, oztopo eta zailtasunei zuzentzen zaie, eta haiei aurre egiteko aukeraz ari da, “itsaslabar horretan jauzi eginez, edo, bestela, ez ikusiarena eginez, ingurubira bat eginez”, artistak dioenez.
Musikalki, pop-aren eta rockaren arteko kanta bat da, 90eko musikan inspiratua, musikariak garai hartako doinuez duen oroimina dela eta.

Mikel Morenok egin ditu kantaren letra eta doinua, eta grabazioa, berriz, Gaztain Estudioetan egin da, Eñaut Gaztañagarekin. Zeregin horretan lagun izan ditu Euskal Herriko nahiz kanpoko musikari entzutetsuak, hala nola, Karlos Aranzegi, Imanol Goikoetxea, Txus Aranburu edo Adrian Elustondo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button