
Urriaren 11ra arte, Jose Antonio Olaizek ondutako uraren inguruko argazki erakusketa ikus daiteke Iruñeko Michel Menendez galerian, Helburua: Bigarren elementua.
Michel Menendez galeriako arduradunaren esanetan, “20 urte baino gehiagoko ibilbidean estreinakoz antolatu dut argazki-erakusketa bat, baina Jose Antonioren argazkiok izugarriak iruditzen zaizkit, bere adierazgarritasun, bat-batekotasun eta edertasunagatik. Ilusioz betetzen nau autore honen lana erakusteak.
Ura da ametsezko unibertso honetan sartzera gonbidatzen gaituen elementu bakarra, unibertso hori erakusketa original eta berri hau da. Autoreak ura ikusteko eta sentitzeko bestelako ikuspegi bat aurkezten digu, bere arte eta ikusketa bereziaren bitartez. Argazkilari honen aburuz, planeta honetan magia egotekotan, uretan dago…”.
Informazio gehiago: galeriamichelmenendez.com.



