ESZENA

“Abdelkader” pastorala igande honetan Ürrüstoi-Larrabilen

Aurten bai, pastorala egingo da Zuberoan. Igandean, uztailak 25, Ainharbeko, Ezpeize-Ündüreineko, Sarrikotapeko eta Ürrüstoi-Larrabileko herritarrek Abdelkader pastorala jokatuko dute Ürrüstoi-Larrabilen. Denetara lau emanaldi izango dira, igandekoa, uztailaren 30ean, abuztuaren 1ean eta abuztuaren 8an.

Pastoralaren egilea Jean Louis Davant izan da. Joan den urtean aritu zen idazketan baina pandemiaren erruz ezin izan zuten oholtzaratu. Aurtengoa Abdelkader (Maskara, 1808 – Damasko, 1883) aljeriar emirraren bizitza kontatu nahi dute.
Pauen preso egon zen Abdelkader bere garaian, Frantziako Estatuak Aljeria konkistatzearen aurka altxatu zen gizona izan zen, eta hirurehun bat euskaldun (tartean hogeita bi zuberotar) hil ziren Aljerian frantses konkistaren aurka egindako gerraren bigarren erdian.

Gogoratu, Xiberoko Jauna elkarteak antolatutako Abdelkader pastorala igandean jokatuko da Ürrüstoi-Larrabilen.

Emanaldietarako sarrerak salgai jarri dituzte hainbat tokitan: Atharratzen (Piellenia jatetxea), Maulen (Xibero Bio saltegia), Donapaleun (La Ferme Souletine saltegia), Donibane Garazin (Alimentation bar Tabac Paris saltegia) eta Baionan (Elkar liburu denda).

Informazio gehiagorako, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button