MUSIKA

Joe Lovano saxo-jotzailea Getxo Jazz jaialdian izango da gaur

 

Joe Lovano musikari estatubatuarra izango da gaurko saio nagusiaren protagonista, Getxo Jazz jaialdiaren baitan; emanaldia Biotz Alai plazako agertokian egingo da, 22:00etatik aurrera. Aurretik, 21:00etan, Talde Lehiaketako finalista Grzegorz Wlodarczyk Quintet boskotea arituko da.

Joe Lovano (1952, Cleveland) jazz esparruko saxofoi-jotzaile tenor  nagusienetakoa da. Getxo Jazz jaialdiaren arabera, “Berritzailea, espontaneoa eta inprobisatzaile handia”.

Aitarengatik jaso zuen jazzarekiko pasioa, aita Tony Lovano Big T saxo-jotzailea izan baitzen. Big T-ren semea 70eko hamarkadaren hasi zen kontzertuak eta diskoak egiten, George Benson gitarra-jotzailearekin eta Woody Herman eta Mel Lewis musikarien orkestrekin, besteak beste. Hala, 80ko hamarkadan hasi zen saxo-jotzaile gisa nabarmentzen, eta harrezkeroztik, disko bikainak grabatu ditu; esaterako, 1991n, From the soul lana plazaratu zuen. Kritikarien ustez, “XX. mendearen azken laurdeneko jazz disko handienetako bat”.

Grzegorz Wlodarczyk Quintet boskoteari dagokionez, hainbat jatorritako musikariak biltzen dituen egitasmoa da, egoitza Polonian izan arren. “Guztiek (musikariek) eskarmentu handia dute oso askotarikoak diren musika proiektuetan, eta 2014az geroztik elkarrekin egiten dituzte emanaldiak, euren musika interpretatzeko, bat-bateko mainstream jazz modernoaren arloan”.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button