LITERATURA

Oskar Aranak Austerren “Neguko egunerokoa” euskaratu du

Txalaparta argitaletxeak Paul Austerren Neguko egunerokoa liburuaren itzulpena aurkeztu du oraintsu. Oskar Arana izan da itzultzaile lanetan aritu dena.

Liburuaren kontrazalean honako irakur daiteke: “2011ko otsailean, Paul Auster idazle brooklyndarra bere bizitzaldiaren neguan sartzen hasia zela igarrita, bizitza horren kontakizunari ekin zion denboraren lerro kronologikoari jarraituz, jazoera batzuk, leku batzuk, eta egoera batzuk hautatuz. Austerren bizialdiak hartzen duen historiaren tarte horretan Amerikako Estatu Batuetan izandako aldaketa sozial eta kulturalen nolabaiteko lekukotza da liburu hau. Baina, kanpoko gertaerei bezainbeste edo gehiago begiratuz barneko gertaerei, sentimenduei, gertaera haietako bakoitzean Auster izan zen ume, gazte eta helduarengana samurtasun berezi batekin hurbildu da. Gertaerek utzitako arrastoetan barneratu eta haien pisua, esanahia, mamia dezifratuz, halabeharraren bihotzean eta zentzuan azterka aurkitzen dugu idazlea neguko eguneroko honetan”.

Paul Auster (New Jersey, 1947) idazlearenak dira lan eder batzuk, hala nola, New Yorkeko trilogia edo Ilargiaren jauregia

Show More

Related Articles

Back to top button