
Larunbat honetan, uztailak 18, San Telmo Museoan egun berezia izango da San Telmo Gaua udako zitari esker. Gaueko 20:30etik 24:00etara, erakusketak, zuzeneko musika eta artea uztartuko dira publikoaren gozagarri.
Bisitatu daitezkeen erakusketak Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamen eta amildegi bat eta Modernitatea marraztu (1864-1968). Marrazkiak dira.
Beste aldetik, Xabier Zirikiain artistak eta Ander Pérez de Arenaza animatzaile, ilustratzaile eta artistak zuzeneko obra bat egingo dute erakusketetako materialen, testuren eta koloreen unibertsoarekin. Bisitariek sorkuntza berria nola garatzen duten ikusi ahal izango dute denbora errealean. Musika Mario Azurzak jarriko du eta horretarako propio diseinatutako DJ saio bat eskainiko du.
Hibridazioa honelakoa izango da: Xabier Zirikiainek diseinatutako instalazioak DJaren kabina inguratuko du eta zuzeneko sorkuntzarako euskarri ere izango da, musikaren, ilustrazioaren eta espazioaren arteko etengabeko elkarrizketa sortuz.
Ekimen honen bidez, San Telmo Gauak museoaz eta erakusketez ezohiko moduan gozatzera gonbidatu nahi ditu bisitariak. Ez hutsik egin!



