LITERATURA

Egunotan itzulpen lan bik argia ikusi dute

Egunotan, Igela eta Erein argitaletxeen eskutik, Seumas O’Kellyren Ehulearen hilobia nobela (Unai Elorriagak itzulita), eta  Manuel Rivasen Zer nahi nauk, Amore? (Juan Garzia Garmendiak itzulita) lanek argia ikusi dute.

Seumas O’Kelly-ren Ehulearen hilobia nobelan, Mortimer Hehir ehule ospetsua lurperatzeko eguna iritsi da, baina inork ez daki non dagoen haren familiaren hilobia Cloon na Morav («hildakoen zelaia») hilerri zahar eta…
Seumas O’Kelly Irlandako idazle, kazetari eta antzerkigilea izan zen. Lau ipuin bilduma, bi eleberri eta antzezlan ugari idatzi zituen, betiere landa irlandarren bizimodua, umorea eta giza izaeraren kontraesanak maisuki uztartuz. Bere lanik ospetsuena Ehulearen hilobia da, hil ondoren argitaratu ziotena. Laster hil zen, hogeita hemezortzi urte baino ez zituela.

Beste aldetik, Manuel Rivasen Zer nahi nauk, Amore? hlanean, askotariko bizi-zatiak igaroko zaizkigu begien aurretik, XX. mendearen bukaerako Galizian kokatuak, landan zein hirian. Horietatik, gizarte horren aldarteak ezagutuko ditugu, eta, hein batean, mendebaldeko gizarte osoarenak ere bai: kulturaren eta nortasunaren galera; ondasun materialen diktadura; naturarekiko destaina; orotariko indarkeria eta axolagabekeria… Errealitatetik jasotakoak dira ipuinotako kontuak, nahiz eta arrazoimenaren, logikaren edo normaltasunaren ulerbide estutik at agertu zenbaitetan itxuraz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button