
Artziniegako 10. Kontzertu Zikloak, bertako Arteko Santutegian eta Ama Agustindarren Komentuan lau kontzertu eskaini ondoren, bihar, hilak 10, azken proposamen musikal ekarriko du.
Artziniegako Kontzertu Zikloa 2017an sortu zen, tokiko publikoari musika-programazio bikaina hurbiltzeko asmoz, bai eta kulturan, musikan eta ondarean interesa duten lurralde osoko pertsonak erakartzeko asmoz ere. Aldi berean, elkarteak aniztasunean, berrikuntzan eta inklusibitaten oinarritutako lan- irizpideei jarraitu die, tradizioz musika klasikotzat ezagutzen dugunaren sektorearen egungo erronkei pentsamolde irekiarekin aurre eginez.
Diogun moduan, Artziniegako Kontzertuen Zikloaren azken kontzertuan Moser String Quartet arituko da.
Moser String Quartet hari-laukotea da eta Kanon Miyashita eta Patricia Muro biolin-jotzaileek, Élise Hiron biola-jotzaileak eta Lea Galasso biolontxelo-jotzaileak osatzen dute. Bost urteko ibilbidean, Suitzan finkaturiko Moser laukotea behin baino gehiagotan izan da saritua, eta sari hauek nabarmendu behar dira: Lehen saria Gran Premi Musical Lauredià nazioarteko sariketan (Andorra), bigarren saria Orpheus Swiss Chamber Music Competition (Suitza) lehiaketan, eta Ambassador Ensemble of the Osaka Interna-tional Chamber Music Competition 2023 (Japonia) sari berezia.
Laukoteak Artziniegako Kontzertu Zikloaren 10. edizioari amaiera emango dio.



