MUSIKA

Otsailera bitartean Bernaola Zikloaren XXIII. edizioa Gasteizen

Bernaola Zikloaren XXIII. edizioa datorren urteko otsailera arte luzatuko da, eta lehen kontzertua igande honetan izango da.

Guztira 16 kontzertuk osatutako programa ondu dute antolatzaileek hiriko hainbat espaziotan, beti ere, arkitektura eta abangoardia musikala uztartuz.
“Bernaola Zikloa kontzertu-programazioa baino askoz gehiago da: musika garaikidea maite dutenentzako topagunea da, berrikuntzarako plataforma da, hausnartzera gonbidatzen gaituen espazioa, eta harritu egingo gaituzten eta aldi berean gozamena eragingo diguten musika-estilo eta artistetara hurbiltzen gaituena”
Programaturiko emanaldiak Montehermosoko Ur Biltegi zaharrean, Izaskun Arrue Kulturgunean, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan eta Jimmy Jazz aretoan izango dira.

Diogun moduan, urriaren 25ean lehen kontzertua programatu da Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan, The half moon proiektuarekin.

Programaren gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button