
Ikuspegi literario eta dibulgatibo batetik, euskarazko literatura-sorkuntza sustatzeko eta Euskal Herriko hurbileko historiaren ezagutza zabaltzeko helburuarekin 2026ko Tene Mujika Beka deialdia jarri dute abian Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak .
Deialdiak azken 50-75 urteetan gure herrian izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburu-proiektuak jasoko ditu, eta proposamenak aurkezteko epea abenduaren 14ra arte egongo da zabalik.
Bekak 8.000 euroko dirulaguntza izango du, eta jasotako proiektuen artean testuaren kalitatea eta landutako gaiaren interesa baloratuko dira bereziki. Aurkeztutako lanek jatorrizkoak izan beharko dute, euskaraz sortuak, eta biografia, kronika, erreportaje, saiakera, elkarrizketa edo ikerketa formatuak izan ahal izango dituzte. Deialdiak ez ditu fikziozko proiektuak onartuko.
Epaimahaia Kristina Berasain, Eneko Bidegain eta Cira Crespok osatuko dute, eta jasotako proiektu guztiak aztertu ondoren, irabazlea aukeratuko dute. Erabakia 2027ko urtarrilaren 18a baino lehen jakinaraziko da.
Betebeharreko guztiak, hemen.



