MUSIKA

XI. Dazz Jazz jaialdiak bost kontzertu eskainiko ditu Arkabian

Urriaren 21etik 25era XI. Dazz Jazz jaialdiak bost kontzertu eskainiko ditu Gasteizeko  Arkabian. Dazz Jazz Elkarteak antolatzen du ekitaldia, eta Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntza du.

Lehenengo hitzordua gaur bertan, urriaren 21ean, izango da eta DJ Toner Q4rtet eta Erik Trufazz arituko dira bertan.
Hurrengo egunean, hilaren 22an, Alana Sinkeyk bere musika haizatuko du, eta 23an Niño Joseleren txanda izango da.
Hilaren 24an, Caramelo de Cuba arituko da, eta azkenik, jaialdiaren itxiera Paloma Cosano Big Band  taldeak egingo du hilaren 25ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button