
Kaiola Festibalak bere hamargarren urteurrena ospatuko du urriaren 16an eta 17an. Galdakaoko jaialdiak musika esperimentalaren eta abangoardiako proposamenen topagunea izango da beste behin.
Aurtengo edizioak maila goreneko nazioarteko artistak bilduko ditu, tartean, Trevor Dunn, Joey Baron & Robyn Schulkowsky, Backengrillen eta Titan to Tachyons.
Haiekin batera Akauzazte taldea ere arituko da. Euskal talde potente honen itzulera berezia izango da. Akauzazte 1990eko hamarkadan ibilbideari ekin zion taldearen jatorrizko zazpi kideek osatutako formazioak Galdakaon eskainiko du 2019tik egingo duen lehen kontzertua.
Gaur, urriak 16, Joey Baron & Robyn Schulkowsky (AEB) arituko dira Gandasegiko arkupetan, 18:30ean. Larunbata egun potoloa izango da eta Trevor Dunn (AEB), Backengrillen (Suedia), Titan to Tachyons (AEB) eta Akauzazte (Euskal Herria) arituko dira oholtza gainean.



