
Proposamen berritzaileenen eta askotarikoen erakusketa bat eskaintzen duen Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia, BAD, urriaren 15etik 25era bitartean egingo da eta erabateko sei estreinaldi, estatu mailako estreinaldi bat eta Euskadin lau estreinaldi eskainiko ditu.
Jaialdiak dantza, performancea, dramaturgia berriak eta antzerkia bilduko ditu hainbat espaziotan: La Fundición, Harrobia Eskena, Bilborock, Campos Antzokia eta Dantzerti.
BAD jaialdiak euskal eszenako konpainia eta artisten lanak ere bilduko ditu aurten, eta hala, Mutis Espazioa, Lökke, Sleepwalk Collective-Solano, Ángela Millano, Perpetûa Vastarda, Dejabu Konpainia eta Metrokoadroka taldeen proposamen eszenikoez gozatu ahalko du publikoak. Beste aldetik, Estatuko zazpi konpainiaren eta nazioarteko lau konpainiaren lanak ere ikusi ahal izango dira, tartean, Simone Azzu & Martino Corrias eta Menchetti- Ranieri italiarrak, edo Zagreb Dance Company ospetsua. Aurrekoez gain, Glovo Kolektiboa; Collectif Troika; eta Paloma Calle eta Massimiliano Casu formazioak ere bertaratuko dira.
Ikuskizunez gain, Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketa Topaketak EDADEI 6 Bitartekaritza Eszenikoa ere antolatuko dira. Jardunaldi hau urriaren 16an, ostiralean, egingo da, 16:30etik 20:30era, Dantzertin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Arte Dramatikoko eta Dantzako Goi Eskolan.
Gaur berton, hilak 15, abiatuko da BAD Los Volublek + Dani Hernándezek egingo duten La voz de alarma piezarekin. Hitzordua Bilborocken izango da, 20:00etan.
Informazio guztia eskuragarri dago jada www.badbilbao.eus helbidean.



