ESZENA

“Rataplan”, Barakaldoko Kaleko Arte Eszenikoen Jaialdia prest

Barakaldon egiten den Rataplan jaialdiaren helburua Euskal Herriko, Espainiako eta beste tokietako konpainien azken proposamenak publikoari hurbiltzea da, emozioa sortzeko eta espazio publikoa kultura ardatz gisa hartzeko.

Jaialdiak bere hamargarren edizioa ospatuko du uztailaren 12tik 18ra bitartean. Hortaz, igandean abiatuko da ekimenaren egitaraua bi proposamenekin: 19:30ean,  Rojo Telón taldearen Xelebreixon eta  20:30ean, Bambolea taldearen Lorea.

Antzerkiaz gain dantzarako tarteren bat ere izango da. Datorren asteko barikuan, 19:30ean, Aukeran Dantza Konpainiak Aiurri egingo du. Emanaldi honekin proposamena luzatuko dio publikoari: “mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoa, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea!.

Egun guztietako proposamenak zertan diren jakiteko: Rataplan

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button