MUSIKA

Petti & Etxeko Uzta, “Txerokee” eta Xalbador, Elkarren nobedadeak

Udaberri honetarako ondutako nobedadeak eta berrargitalpenak iragarri ditu Elkar argitaletxeak. Hala, apirilaren 21ean, Petti nafarraren lan berria plazaratuko du. Berakoak Etxeko Uzta taldearekin (Joseba Irazoki, gitarra; Iñigo Telletxea, baxua eta Igor Telletxea, bateria) grabatu du diskoai.

Elkar diskoetxearen arabera, “Pettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da. (…) Barrutik ateratzen diren kantu leunak, zeintzuk bizitza zailen memoriak daramatzaten, sentimendu zatikatuak, pasioak eta ametsak agertzen dituzten. Blues-rock-folk energikoa eta goxoa”.

Horrekin batera, bi disko interesgarri ere berrargitaratuko ditu Elkarrek, maiatzaren 8an, Herri Urrats egunean: Txerokee. Mikel Laboaren kantak, “Negu Gorriak, Delirium Tremens, M-ak, Sutagar, Pottoka… Mikel Laboaren kantak bertsionatuz”. Duela 25 urte plazaratu zen Iparraldeko Seaska Ikastolen alde, eta Xabier Montoiak koordinatu zuen.
Bestalde, Xalbadorren Ifarraldeko kantu zaharrak, “Disko hau oso berezia da, garai hartan Iparraldeari buruz gauza gutxi jakiten baitzen Hegoaldean eta disko honi, eta orduko beste kantari batzuei esker (Benito Lertxundi, Mikel Laboa…), sartzen hasi zen Hegoaldean Iparraldeko lirikaren indarra”.

Horretaz gainera, nabarmendu behar da Elkarrek IZ diskoetxearen katalogoaren erosi duela, zeina, orain arte, Ibaizabalen eskuetan zegoen. Bada, laster, katalogo horretako lan hauexek berrargitaratuko ditu Elkarrek: Laja eta Landakandaren lau disko, Laja eta Landakanda (1976), Trikitixa (1981), Pepe Yanciren omenez (1986) eta Gure Oroitgarri (1994). Eta horrekin batera, Imanol kantariaren katalogoa: Sentimenduen auspoz (1978), Jo ezan (1980), Etxahun-Etxahun (1980), Iratze okre geldiak (1982) eta Erromantzeak (1984).

Informazio gehiago: elkarargitaletxea.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button