ARTEA

Ertibil Bizkaiak aurtengo edizioaren ibilbideari ekin dio

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Ertibil Bizkaia lehiaketak Getxoko Punta Begoñako Galerietan hasi du bere ibilbidea. Ekimenak Bizkaiko Lurralde Historikoan aritzen diren artista bisual emergenteei laguntzea du helburu.

Aurten, honakoak izan dira sarituak: Amaya Suberviola, Gabriele Muguruza eta Izaskun Aralucea. Lehen saria hartu duen Amaya Suberviolak ST24019 (Teklatuaren metodo laburtuak) izeneko proposamena dakar. “Artistak irudikapen figuratiboari desafio egiten dio formaren, kolorearen, ehunduraren edo argiaren erabileraren zatiketa eta gainjartzea direla medio. Horrela, gizarte garaikidean eta aro digitalean irudiak eraikitzeari buruz hausnartzen du”.  Bigarren saria Gabriele Muguruzak eskuratu du Alkarren atzetik jolaska dabiltza tximistazko suge lanarekin, eta marrazkia, geometria eta irudien sorrera ditu ardatz nagusi. Hirugarren saria Izaskun Aralucearentzat izan da, eta berak Peppa garatu du.
Beste aldetik, egile hautatuak, Leire Aranberri, Leyre Arraiza, Iratxe Barcina, Adrián Castañeda, Mariem Iman, Maider Gonzalo, Pablo Gubbins, Jorge Isla, Antton Goikoetxea, Idoia Leache, Ainhoa Lekerika, Angela Rodriguez, Beñat Krolem, Elisa Villota eta Judith Voet izan dira.

Ertibil Bizkaia 2025 Punta Begoña Galerietan izango da abuztuaren 31ra arte, eta irailaren 1etik urriaren 13ra Derioko Kultur Birikan izango da. Gero, Basauriko Ariz Dorretxean jarraituko du azaroaren 4tik 30era. Azkenik, Arrigorriagako Euskaldun Berria erakusketa aretoan izango da erakusketa, abenduaren 1etik 30era.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button