Euskal Herriko Les Gay Askapen mugimenduak (EHGAM) 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako Madelon sariak izeneko literatura lehiaketa ondu du. Aurten bosgarren edizioa izango da.
Bi kategoria izango dira: 14-17 eta 18-25 urte bitartekoak. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira urriaren 31a baino lehen. Gaia librea izango da, baina gay, lesbiana, bisexual edo transexualen gainekoa beharko du izan.
Lanok 5 eta 10 orrialde bitarteko luzera izango dute, eta EHGAMera bidali beharko dira, paperezko hiru ale eta beste kopia bat CDan. Azalean egilearen izengoitia baino ez da agertuko (benetako datuak gutun-azal batean sartu beharko dira).
Kategoria bakoitzean bi sari izango dira: 300 eurokoa eta 150 eurokoa, gehi diploma. Sari-banaketa, berriz, abenduaren 10ean egingo da; hau da, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean.
Xehetasun gehiago: https://ehgam.eus/page/2