
Ekainaren 21ra arte, Antzerki Amateurraren Jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute Bilboko Pabellon 6 aretoan. Aurtengo programazioan zortzi pieza ikusi ahal izango dira.
Aste honetan, ekainaren 19tik 21era, lau pieza taularatuko dira. Ostiralean, ekainak 19, Bizitegiren txanda izango da eta Zenbatu Antzerki Taldearen Yo no soy esa eta Auzo Arimaren Hezitu proposamenak taularatuko dira.
Larunbatean, ekainak 20, Kai Erreaken eskutik 40 años de paz izango da ikusgai eta amaitzeko, Tunka Taldeko emakumeek La Aldea Durmiente obra antzeztuko dute.
Aurreko egunetan, Ausartak taldearen ¡Aquí no paga nadie! antzezlana; BAI (BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegia) taldearen (In)Conscientes pieza; Pasmi Teatroren Amor A La Carta; eta Itxartu Antzerki taldearen La boda de la hija del presidente oholtzaratu dira.
Ostegun, ostiral eta larunbateko emanaldiak 19:30ean izango dira eta igandeetakoak 19:00etan.



