
Urriaren 17an, Lemoan, Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizioa izango da, egun osoko egitarau zabalarekin, eta herri osoa euskal musikaz, dantzaz eta erromeriaren giroaz beteko da.
Erromeriak gure kultura eta nortasunaren parte dira, eta urian egingo dena belaunaldien arteko festa handia izango da. Bertoko jendearen parte-hartze handia izango da: Mendieta herri kirol elkartea, Durundi Barri dantza taldea, eskualdeko musikariz osatutako Eingo eta Merhezi taldeak, Arratiako Musika Eskola,… Bertako kaleetan ere Bizkaiko gaiteroak, Ondalango erraldoi eta buruhandiak, Urrutia anaiak trikitilariak, Izenbarekuak txaranga, Bizkaiko albokariak ez dira faltako.
Bizkaiko Erromeria Egunak herri osoa erromeria-giroz bustiko badu ere, bereziki Arlonagusia futbol zelaiko aparkalekua, Kotxepin Kultur Etxearen aurrean dagoen aparkalekua eta parkea, eta Kotxepin bera izango dira hiru gune nagusiak. Eta hortik pasatuko diren artistak Korrontzi, Lorratz, Larrain Dantza herrikoia, Harribitxiko txistulariak, Eneritz Gorritxategi eta Edurtzeta Ania trikitilariak, Ene Kantak, Kittu, Itsaso Arrietaren kantu ikastaroa, Igorrek Arantzarte dantza taldeko Jone Intsaustiren Arratiako jota ikastaroa, Matraka elektrotxaranga… eta 20:30etik aurrera gazte sentitzen direnentzat Lehian, Argitu, Zirkinik Bez eta Trikizio taldeen kontzertua.
Eta proposamen artistikoez gain, urriaren 17an herri bazkaria, bertsolariak, herri kirol tailer eta erakustaldiak, haurrentzako puzgarriak… ere izango dira Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizioan.
Jaialdiari buruzko informazio guztia: erromeriaeguna.eus



