BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa finalari begira

Mungiako Mugire Txokoan Bertsolari Gazteen BBK Sariketako azken finalaurrekoak jokatu dira. A multzoko Zallako Anitzak (Naia Martin, Nahia Ruiz De Arbulo eta Aimar Marcos) eta Errima ehiztariak (Haizea Telleria, Enara Gallastegi eta Naroa Jaio) taldeak, eta B multzoko Izaron hautsak (Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga eta Jokin Arriola), Ba…Learen bertsoak (Sara Asenjo, Garazi Navarro eta Kelmene Abaitua)  eta Kristiñauen Justozieruek (Igor Galarza, Bittor Altube eta Ander Elorriaga) taldeak aritu dira kantuan. Bi multzoetatik, talde bi sailkatu dira: Errima ehiztariak eta Izaron hautsak taldeak, eta beraz, finalera sailkatu dira.

Orduan dena prest dago final haundirako. Sariketaren finala azaroaren 29an izango da, BBK Salan, 18:00etan. 18 urte artekoetan Sagutxo kaskarinak eta Errima ehiztariak taldeek kantatuko dute, eta nagusietan Pello Joxepak eta Izaron hautsak taldeak izango dira oholtza gainean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button