LITERATURA

“Luaren Itzala”: gazteak, izurritea, hilketa, salaketak, mendeku gosea

Jon Anduezak bere azken lanean pandemiaren ondorioz konfinamenduan gazte eta nerabeek pairatutako egonezin eta itolarrian murgilduko gaitu. Izan ere, koronabirusaren garairik latzenak gazteen begietatik erretratatzen ditu Luaren Itzala bere azken lanean.

Hala, gazteen sumindura erakusten du lan honetan, “izurrite zikinaren ondorioz ezarritako debekuen erruz, urterik ederrenak lapurtu nahi dizkietelako, ez dago eskubiderik!”.

Istorioak, hala ere, hartuko du nobela beltzaren zertzeladarik ere. Egonezin horren aurrean, gazteak kokoteraino daudenez, gaupasa klandestinoa antolatu dute herriko eraikin abandonatu batean eta gertakari latza izango dute. Damutu ere damutuko dira gazteak, adiskide baten hilketa oso kolpe latza baita. Salaketa anonimoek edota mendeku goseak,…  egundoko triskantza eragingo dute.

Joan Anduezak, bere aurreko argitalpenen ildotik, gazte eta nerabeei zuzendutako lana argitaratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Izan ere, gazteentzako ipuinen hainbat sari eskuratu baititu Anduezak, esaterako, Donostia Hiria, Bilboko Gabriel Aresti Agustin Zubikarai ipuin lehaiaketa.

Dagoeneko eskuragarri dago liburu dendetan eta Elkar argitaletxearen webgunean ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button