BESTELAKOAK

“Distantziak, Distancias, Distances” nazioarteko jardunaldiak, Tabakaleran

eremuak-ek Distantziak, distancias, distances nazioarteko jardunaldiak ospatuko ditu urriaren 29an eta 30ean Tabakaleran. Jardunaldiek gorputza-distantzia binomia dute abiapuntua.

“Bi termino horien artikulazioaren inguruko eztabaidak indar handia hartu du azken hilabeteotan, baita praktika artistikoetan ere. Posible ez diruditen lekuetan intimitate-formak irudikatzeko gai den bitarteko gisa agertzen da artea solasaldi horietan”.

Gogoetarako zabalduko den tartean hainbat ideia plazaratuko dira, hala nola, “distantzia handiagoa izateak ez dakar, nahitaez, intimitate txikiagoa. Gorputzak elkarrengandik urrun egon daitezke, baina elkarrekin konektatuta. Distantzia espazialak, mugikortasun-mugak eta kontaktu fisikoaren ezintasuna ezartzen dituzten arauen gainetik, arteak egoteko eta erlazionatzeko beste eredu batzuk imajinatzen laguntzen digu.”

Hausnarketa horretan hainbat adituk hartuko dute parte, Lorea Alfaro, Tarek Atoui, David Bestué, Luz Broto, Patricia Esquivias, Dora García, Olatz Gonzalez de Abrisketa, Erlea Maneros Zabala, Asuncion Molinos Gordo, Lisa Rosendhal.

Jardunaldien programa osoa eremuak-en kontsulta daiteke

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button