IKUS-ENTZUN

Gai sozialei buruzko hausnarketa sustatzeko, “Gizazinea”

Gaur egungo gai sozialei buruzko hausnarketa bultzatzeko xedez Caosticak zinema eta beste diziplina artistiko batzuk uztartuko dituen Gizazinea antolatu du.

“Gizazinea programak uztartu egiten ditu balio eta giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza eta sorkuntza artistikoa zein ikus-entzunezkoa. Gaurkotasun-gaietara hurbiltzeko bidea irekitzea da programa honen helburua eta halaxe egiten du, zinearen, arte plastikoen, musikaren edo literaturaren bitartez askotariko gaiak jorratuz: emakumeen berdintasuna lortzeko borroka, aniztasun funtzionala, askatasun-gabezia, indarkeria instituzionala, babesa… Orobat, hausnarketa, elkarrizketa eta tolerantzia sustatzea da Gizazinea programaren helburu nagusia”.

Atzo, martxoaren 23an, abiatu zen ekimena Josep izeneko animaziozko proiekzioarekin, FAS zineklubean. Datorren astean, 31n, Bilborock aretoan, 19:00etan, beste proiekzio bat antolatu da: Encrucijada (Borja Crespo). Horren ostean foruma zabalduko da Borja Crespo, Pablo Lara, Aaron Rodriguez eta Belen Atxutegirekin.

Apirilaren 4ra bitartean luzatuko den programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button