ARTEA

“Mazoka”, marrazki eta ilustrazioaren jaialdia, Gasteizen

Mazoka jaialdia abenduaren 3tik 20ra bitartean garatuko da Gasteizeko Montehermoson. Bertan Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren panorama erakutsiko da parte hartzen duten 40 artisten lanekin. Aurtengo edizioak berritasuna dakar eta Arabako beste herri batzuetara zabalduko da Mazoka, hala nola Langraiz Oka, Amurrio, Zuhatzu Kuartango, Bastida, Artziniega, Izarra, Dulantzi, Agurain, Maeztu eta Laudio.

Gaur egungo pandemiak bestelako formatua ekarriko du eta marrazki eta ilustrazioaren azoka  berritu da neurri handi batean birtuala izan dadin. Hortaz, jaialdiaren web-orria 40 ilustratzaileren lanak ikusi ahalko dira erakusleiho handi bat balitz bezala.

Aurtengo jaialdiak mazokalari izateko 337 eskabide jaso ditu, iaz baino ehuneko 45 gehiago; horrek erakusten du jaialdiak profesionalen interesa pizten duela. Horietatik asko bertokoak dira, eta horiek izango dira azokan, adibidez Elena Odriozola, Sandra Garayoa, Iraia Okina eta Zuriñe Aguirre,… eta estatuko figurak ere ez dira faltako, tartean, Sonia Alins, El Dios de Los Tres, Laura Mestre eta Gabi de La Merced.

40 mazokalarien erakusketa Montehermoso kultur gunean jarriko da ikusgai abenduaren 5etik aurrera. Horretaz gain, Ilustramatoia ere egingo da, umeentzako lantegiak, erretratu azkarrak egiteko tailerra, eta Marrazki Lan Erraldoiaren aurkezpena ere antolatu dira.

Mazoka jaialdiaren programazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button