ESZENA

“Los micrófonos”, pop kulturaren unibertsoan

Bartzelonako Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol  dantzari eta korepgrafoek Los Micrófonos ikuskizuna taularatuko dute larunbatean Bilboko Deustu auzoan dagoen La Fundición aretoan, 19:00etan. antzerkiaren eta performancearen zertzeladak ere baditu obrak.

Bi dantzariak gure inguruan nagusitzen den pop kultura dute hizpide. “Izenek, abestien izenburuek eta errepikapenek koreografia bat osatzen dute, non antzezleek hainbat paisaia iradokitzen dituzten ikusleak, proposatutako osagai ezberdinen arteko loturak ezarriz, bitxikeria eta desbideratzeen, oroitzapen pertsonal eta lotura basatien eremu batean murgil daitezen”.

Horrekin batera, bi dantzariek, obraren egileak ere badira, zenbat galera luzatu nahi dituzte ikuskizunaren bidez: “Nola bihur gaitezke mikrofono gure diskurtsoa ozenago zabaldu ahal izateko? Nola ahaldundu dezakegu pop kultura erritmoak, dinamikak, sentsazioak eta afektuak iradokitzeko, ikusleen begiak eta entzuleen belarriak zabaltzeko ahalmena gauzatuz? Zer esan nahi du pop edo popular izateak?”

Informazio gehiago: lafundicion.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button